LHko 1. mailako ikasleek «Basoak ernatzen» proiektuan parte hartzen dute. Hemen dago jarraitu duten prozesua.
- EZKURREN BILKETA. Ikastetxearen berdegunean haritz kanduduna daukagu eta han bertan ezkurren bilketa egin zuten ikasleek. Kanpotik ere, ametzen ezkurrak ekarri zituzten.
![](http://www.laanunciataikerketa.com/blog/wp-content/uploads/2022/03/Captura-de-Pantalla-2022-03-19-a-las-9.12.14.jpg)
2. GARBIKETA ETA BAZTERKETA. Ontzi batean ura eta ozpina nahastu ondoren, ezkurrak sartu zituzten. Ur gainean geratu zirenak baztertu zituzten eta ur azpian geratu zirenak jaso zituzten.
![](http://www.laanunciataikerketa.com/blog/wp-content/uploads/2022/03/Captura-de-Pantalla-2022-03-19-a-las-9.12.28.jpg)
3. GERMINAZIOA. Balio duten ezkur guztiekin hiru multzo egin ziren eta bakoitzarekin germinazio protokolo ezberdina erabili ziren.
![](http://www.laanunciataikerketa.com/blog/wp-content/uploads/2022/03/Captura-de-Pantalla-2022-03-19-a-las-9.12.42.jpg)
4. EREITEA. Orain zaintzea tokatzen da eta astean bitan arduradunak egongo dira landareak ureztatzeko.
![](http://www.laanunciataikerketa.com/blog/wp-content/uploads/2022/03/Captura-de-Pantalla-2022-03-19-a-las-9.12.52.jpg)