Ikasturte honetan Garaupen Iraunkorrerako 15. helburua aztertuko dugu
Bizikletada 2015
Aurten ere gure eskolak Donostiako udaletxetik bideratutako bizikletadan parte hartu du.
Donostiatik 12 kilometroko bizikleta martxak Alderdi Ederren amaiera eman zion Europako Mugikortasunaren Asteari. Bertan, 800 ikaslek eta 70 irakaslek inguru parte hartu zuten.
Informazio gehiago:
http://www.donostia.eus/home.nsf/0/570C3E45CAAFCFD2C1257EC80047D1EC?OpenDocument&idioma=eus
Olatu talka 2015
Aurtengo Olatu Talka jaialdia izan zen pasa den asteburuan. Eskolako DBH 4 eta batxilergoko 1go mailako ikasleek bertan parte hartu zuten inagurazio jaialdian. Mugikortasun jasangarria sustatzeko asmoz, Biziz bizi jarduerak Donostia konektatzen duen bidegorri sarea erabiliz 300 txirrindulari joan ziren auzoetatik hiriko zentrora. Alderdi Ederren bildu ziren parte-hartzaileak bizikletaren erabilpena hiri garraio moduan aldarrikatzeko eta + 55 programako Samba batukadak girotu zuen bizikleta topaketa.
Eskolako ikasleak ateratzen diren bideoa eta informazo gehiago:
http://www.diariovasco.com/culturas/201505/29/festival-arranca-concentracion-ciclistas-20150529000431-v.html
AGENDA 21 ERAKUSKETA
IZEIAREN PIZTUERA
HAUR ETA NERABEEN TRATU ONAREN ALDEKO KEINUA
Aurreko ostegunean, azaroak 20, haur eta nerabeen tratu onaren aldeko keinua gauzatu genuen eskolan. Tratu onen dekalogoaren aurkezpena ondoren, haur eta lehen hezkuntzako haurreko otoitza eta haurrren eskubideen irakurketa egin zuten. Ekitaldia amaitzeko haur eta nerabeen tratu onaren aldeko puxikak askatu ziren.
PLASTIKOZKO TAPOI BILKETA
Aurten berriro ere plastikozko tapoi bilketarekin hasi gara, duela urte batzuk eskolan hasitako elkartasun eta berziklapen baloreak jarraitzeko asmoz.
Hondarribiko Aitorrek gure laguntza behar du, tapoi bilketaren bidez beharrezkoa duen ebakuntza garesti bati aurre egiteko.
Tapoiak uzteko kontenedoreak toki hauetan daude:
1. Haurtzaindegi, Haur eta Lehen Hezkuntzako sarrera nagusian.
2. Jolastoki estalian.
3. Txoko berdearen ondoan, areto nagusiaren sarreran.
KILO EKINTZA 2014-2015
ZURE MOTXILAN EGUNERO BOKATA BERRIA
Atzo arratsaldean Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek eskolan merienda hartu zuten, txorizozkoa!!! Ze goxua zegoen!!!!!!!!!!!
Ohitura zahar batzuk galtzen ari direnez holako egintzak egin behar ditugu hauek berrezkuratzeko.
Eta ez hori bakarrik meriendako bokata oso osasungarria da eta obesitatearen aurka egiteko primerako erremedioa.
Eta egunkarietan ere aipatzen gaituzte!!!!
BIZIKLETAZ HIRIAN ZEHAR
Bizikletaz hirian zehar ekimenari esker, bigarren hezkuntzako gazteek hiria hartu dute bizikletekin: guztira 11 eskolek hartu dute parte, eskola bakoitza kolore batez jantzi delarik. Alderdi Ederren elkartu dira goizeko 11:00etan, kaskoak jarrita, eta bertatik elkarrekin egin dute 8 kilometro luzeko ibilbidea.
Gure kasuan 4.DBH ikasleak gorriz jantzita joan dira.
Hurrengo link-etan argazki eta bideo gehiago ikusi ditzazkezue.
http://kirolxabi.blogspot.com.es/2014/09/donostian-denok-bizikletaz-2014.html
https://www.dropbox.com/sh/dxui4mdhzj5h6ms/AAAcTH-f3Z4BMHuP97Qj-DsQa?dl=0