INGURUGIRO ASTEKO HITZALDIAK

Hemen duzue aurreko maiatzean Antxoko Kultur etxean 1.go batxilergoko ikasleek egindako hitzaldiak.

1.- Crecimiento de plantas en diferentes condiciones. Egileak: Iñigo Lajas, Pedro Pérez, Gorka Maillo.

2.- Microorganismos en teclados de ordenadores. Egileak: Lara Zamarreño, Raquel Quintanilla, Iñigo Salas.

3.- Microorganismos existentes en las leches. Egileak: David Martín, Miriam Martín, Miren Unsuain.

DBH 1go mailakoen lanak!

Lan hauek DBH 1eko ikasleek egindako joko elektrikoak dira jasangarritasunarekin erlazionatutakoak. Natura eta teknologiako klaseetan egin dituzte.

Jasangarritasun astea

Maiatzaren 17-tik 24-ra Anunciata Ikastxean jasangarritasun astea ospatuko dugu. Urtean zehar egindako lanak erakutsi ahal izango ditugu bai familia baina herriko jende guztiari. Erakusketa Pasai Antxoko kultur etxean egongo da ikusgai . Hurrengo dokumetuetan klik egin programa eta ordutegiak ikusi ahal izateko!

EA21 ESKUKO PROGRAMA

JASANGARRITASUNAREN ASTEA KARTEL 14 MAIATZA

 

Animatu eta pasa zaitezke ikustera!!!

 

KONTSUMO JASANGARRIKO IRTEERA

Urtarrilean LH-ko 3 eta 4. mailako ikasleek Agenda 21 proramaren barruan antolatutako irteera bat egin zuten.

Cristina Eneako parkera joan ziren eta bertan ekintza interesgarrien bitartez  inguruneaz eta inguruarekiko izan beharreko errespetua landu zuten!!

Hemen ikusi ditzakezue argazki batzuk.IMG_4454 IMG_4458 IMG_4462 IMG_4465 IMG_4457 IMG_4460

TXORIMALO TXAPELKETA

La Anunciata ikastetxeko DBH 3 taldeko ikasleek Donostia Kulturak Abenduaren 21ean Donostiako Santo Tomas feria dela eta antolatzen duen 2013ko Txorimalo lehiaketan parte hartu dute 2. saria lortuz. Bertan 300€ ko sariaz gain sormena, originaltasuna eta egindako ahaleginaren esker ona jaso dute. Material birziklagarriekin egindako “Gertrudis” txorimalo panpoxak lortu du 2. saria, txapelduna!

ZORIONAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

TXORIMALO 1 TXORIMALO 2 TXORIMALO 3

GABONETAKO IZEIA: MAKING OF

Eskola Agenda 21ko programa barruan egindako izei erraldoia. Eskolako ikasle guztiek parte hartu dute, botilak biltzen, botilak ekartzen, botilak margotzen eta izeiaren diseinua egiten.
Izei honek 2, 10 m. altuera du eta hiru pisuz egindan dago.

Bideo polit honetan ikus dezakezue nolakoa izan den izeiaren eboluzioa eta nola izan zen argien piztuera.

 

Mila esker guztioi!!!

 

GABONAK!!!

Gabonak gertu ditugu eta eskola apaintzen hasi gara!!

Aurreko ostiralean, hilak 13, Agenda 21 programaren barruan egindako izeia handia piztu genuen! Denen parte hartzea egon zen: txikiek abestu, irakasleek lagundu eta atariko argiak itzalita Consuelok izeiaren argiak piztu zituen!!

Denen laguntzarekin oso polita gelditu da. Agenda 21eko batzorde eta La Anunciata ikastetxea osatzen dugun guztion partetik MILA ESKER!!!!2013-12-16 15.09.44

 

Egunkarian ere agertu gara!!

http://www.diariovasco.com/v/20131217/pasaia-errenteria/encendido-abeto-navideno-hecho-20131217.html

ONTZIAK DENONTZAT!

Kontsumo jasangarriaren kanpaina bultzatzeko asmoz, eskolako ikasle eta irakasleei ontzi berrerabilgarri bat banatu zaie. Ontzi hauek erabiliz lortu nahi den helburua harategi zein arrandegietako eguneroko erosketan paper eta plastikozko hondakinak gutxitzea da.

Animatu eta erabil itzazue!!!!

IMG_0846

Zuhaitzak

 Udazkena ikusteko LH1. eta LH2.ko ikasleak Molinaora joan ziren. Ibilbidea egin ondoren LH1.ko ikasleek ikusitako koloreak erabiliz zuhaitzak margotu zituzten.

e

IMG_0958