Olatu talka 2015

IMG_3642

Aurtengo Olatu Talka jaialdia izan zen pasa den asteburuan. Eskolako DBH 4 eta batxilergoko 1go mailako ikasleek bertan parte hartu zuten inagurazio jaialdian. Mugikortasun jasangarria sustatzeko asmoz, Biziz bizi jarduerak Donostia konektatzen duen bidegorri sarea erabiliz 300 txirrindulari joan ziren auzoetatik hiriko zentrora. Alderdi Ederren bildu ziren parte-hartzaileak bizikletaren erabilpena hiri garraio moduan aldarrikatzeko eta + 55 programako Samba batukadak girotu zuen bizikleta topaketa.

IMG_3641 IMG_3640 IMG_3634 IMG_3635

Eskolako ikasleak ateratzen diren bideoa eta informazo gehiago:
http://www.diariovasco.com/culturas/201505/29/festival-arranca-concentracion-ciclistas-20150529000431-v.html

 

 

PLASTIKOZKO TAPOI BILKETA

Aurten berriro ere plastikozko tapoi bilketarekin hasi gara, duela urte batzuk eskolan hasitako elkartasun eta berziklapen baloreak jarraitzeko asmoz.

Hondarribiko Aitorrek gure laguntza behar du, tapoi bilketaren bidez beharrezkoa duen ebakuntza garesti bati aurre egiteko.

Tapoiak uzteko kontenedoreak toki hauetan daude:

1. Haurtzaindegi, Haur eta Lehen Hezkuntzako sarrera nagusian.

2. Jolastoki estalian.

3. Txoko berdearen ondoan, areto nagusiaren sarreran.

IMG_1895

ZURE MOTXILAN EGUNERO BOKATA BERRIA

Atzo arratsaldean Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek eskolan merienda hartu zuten, txorizozkoa!!! Ze goxua zegoen!!!!!!!!!!!

Ohitura zahar batzuk galtzen ari direnez holako egintzak egin behar ditugu hauek berrezkuratzeko.

Eta ez hori bakarrik meriendako bokata oso osasungarria da eta obesitatearen aurka egiteko primerako erremedioa.

Hona hemen argazkiak.DSC_0012 DSC_0034 DSC_0058 DSC_0077

Eta egunkarietan ere aipatzen gaituzte!!!!

http://oarsobidasoa.hitza.info/2014/10/29/anunciatak-elikadura-osasungarriaren-aldeko-kanpaina-egin-du/

BIZIKLETAZ HIRIAN ZEHAR

Bizikletaz hirian zehar ekimenari esker, bigarren hezkuntzako gazteek hiria hartu dute bizikletekin: guztira 11 eskolek hartu dute parte, eskola bakoitza kolore batez jantzi delarik. Alderdi Ederren elkartu dira goizeko 11:00etan, kaskoak jarrita, eta bertatik elkarrekin egin dute 8 kilometro luzeko ibilbidea.

Gure kasuan 4.DBH ikasleak gorriz jantzita joan dira.

 

FOTO 1FOTO 2

Hurrengo link-etan argazki  eta bideo gehiago ikusi ditzazkezue.

http://kirolxabi.blogspot.com.es/2014/09/donostian-denok-bizikletaz-2014.html

 

http://gaur.donostia.org/donostiako-700-gaztetxok-8-kilometroko-ibilbidea-egin-dute-bizikletaz-bestelako-mugikortasun-eredu-bat-aldarri/

 

https://www.dropbox.com/sh/dxui4mdhzj5h6ms/AAAcTH-f3Z4BMHuP97Qj-DsQa?dl=0

INGURUGIRO ASTEKO HITZALDIAK (II)

Ingurugiro astearen barruan ikasleek egindako hitzaldien bigarrengo saioa egon zen eskolako aretoan. Bertan, DBH 3, 4 eta batxilergoko ikasleek egindako ikerketa ezberdienen lanen aurkezpena azaldu zuten.

1.- Productos light. Egileak: Maider Quintanilla, Laura Román, Anabel Vasquez.

2.- Desodorantes. Egilea: Iván Castillo.

3.- Korredore ekologikoak. Aurkezleak: Mireia Brocal, Amaia Azcona. Itzel Torres (D.B.H.3)

4.- Ruido. Mapa acústico de Pasajes Antxo. Egileak: Nadia Collado, Iñigo Sanchez, Eider Vegas.

Hemen duzue hitzaldien bideoa.