DBH3-4 AZTERKOSTA

Urtero bezala, DBHko ikasleak Pasaiako badiaren eremu desberdinetan, uraren kalitatea eta ezaugarrien datuak bildu dituzte.

AZTERKOSTAren helburua ingurune naturala ezagutaraztea eta pertsonek inguru natural horrekin duten lotura ezartzea da, kostaldeko ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertuz.

LH5 FARMER FISH

LH5. mailako ikasleek Farmer fish erronkan parte hartuko dute. Bioekonomia Zirkularra, baliabide, prozesu eta metodo biologikoen ezagutzan eta berrerabilpenean oinarritutako ekoizpena da. Online aurkezpena, beste ikastetxeekin batera izan zuten, helburuak eta prozesua ezagutzeko.