3 eta 4 urteko haurrak Basozainak bihurtu dira! Horretarako, gure basoetan dauden zuhaitz, intsektu eta animaliak ikertu dituzte. Omako basoa sortzea bezalako misioak ere gainditu behar izan dituzte. Oso ondo egin dute!
Lau ostiraletan, hamaiketako jasangarria banatu da haurtzaindegian, HHn eta LHn. Ama batzuk eta DBHko ikasleek fruta prestatu dute: mandarinak, sagarrak, platanoak eta pintxo fruta.
Aste osoa eman dugu haien eskubideei buruz hitz egiten eta hausnartzen. Emaitza mural hau izan da, eta egun hau urteko gainerako egunetan garrantzitsua dela gogorarazteko geratuko da.
Haur Hezkuntzako ikasleak Ulia mendian egon dira. Primeran pasa dute hango parkean jolasean eta menditik ibilbidea egiten eta, bukatzeko, erleen bizitzari buruzko tailer batean parte hartu dute.