Archivo de la categoría: LH

LH4 – Saria 2020-21

2020-21 ikasturtean, LH4. mailako ikasleek Donostiako Eskolen Arteko Lehiaketan «Zer eskaintzen digu basoak?» parte hartu zuten. Ikasturte honetan, Zumaia Flyscha eta Algorriko Interpretazioa Zentroa ezagutzeko irteera gelako kide guztientzako saria lortu dute. Zorionak!

Zuhaitzak

 Udazkena ikusteko LH1. eta LH2.ko ikasleak Molinaora joan ziren. Ibilbidea egin ondoren LH1.ko ikasleek ikusitako koloreak erabiliz zuhaitzak margotu zituzten.

e

IMG_0958

Udazkena!!!

Birziklatzeko materialak erabiliz, LH1eko ikasleek udazkeneko horrmairudi originala prestatu dute.

Pintxo-fruta

Eskolako Agenda 21 lantzeko hamaiketakoa aztertu dugu. LH1. mailako ikasleek “pintxo fruta” prestatu eta dastatu dute.

DSC07015Fruta desberdinak probatzea asko gustatu zaie eta horretaz gain, dibertigarria izan da.

LETXUGEN EREINKETA

DSC07187

LH1. eta LH2. mailako ikasleek letxugak erein dituzte eta ikasteaz gain, esperientzia asko gustatu zaie. Egunero ureztatzen dituzte eta landatutako letxugak noiz probatu behar dituzten galdetzen dute!

 

.