Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren eskutik, gure ikasleek Txikizikloan izugarri gozatu dute Pasai Donibaneko Juan Berasategi Kultur gunean. Filma ikusi ondoren, erakusketa ikusi zuten.

Donostiako Eskolako Agenda 2030ean bi ziklotako programari amaiera eman diogu. Aukeratutako Garapen Jasangarrirako Helburua 7. izan da: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea. Eta zehazki, hurrengo leloan oinarritu gara: ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA.
2022-2023 ikasturtean gaiaren inguruko diagnostikoa egin genuen eta horrekin batera, ondorio batzuetara iritsi ginen, lehentasun batzuk markatuz.
2023-2024an berriz, lehentasun horietatik abiatuta esku-hartze plan bat diseinatu eta gauzatu dugu. Hurrengo lerroetan, gure ikastetxean egindako lanketa eta programan barne dauden gainontzeko ikastetxeekin adostutako ekimenak ezagutu daitezke.