DBH3. mailako ikasleek hiriko puntu ilun edo kritikoen azterketa egin dute esku-hartze planaren barruan. Lanak erakusgai jarri dira Intxaurrondoko Kultur Etxean (Félix Gabilondo Plaza, 1),
Archivo de la categoría: 2023-2024
LH5 HAZIBERRIA 3. fasea
LH5. mailako ikasleek Putzuetako Mintegia ezagutzeko aukera izan dute, amaiera moduan udal azpiegitura eta horien funtzionamendua ezagutu, ereindako hazi/ezkurrak ikusi eta loreez gozatzeko aukera izan dute.
NOTICIAS DE GIPUZKOA – entrevista
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/donostia/2024/06/09/donostia-puntos-negros-8334682.html
Noticias de Gipuzkoa egunkariak Juan Carlos Lizarazu irakasleari elkarrizketa egion diote. Zorionak, lan bikaina!
LH6 BERTSO SAIOA
LH6. mailako ikasleek emanaldi txiki bat eman dute ikasi duten guztiarekin.
LH5-6 Olinpiadak Fefcoll
Egun ederra pasa dute Zaragoza eta Barakaldoko ikasle-trukea egiten.
UDAL FOROA
Gure LHko eta DBHko ordezkariak Donostiako beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera, Donstiako Udaletxean bildu dira hiriko puntu beltzei buruzko ikerketa azaltzeko. Oso interesgarria izan da guztien ondorioak entzutea. Zorionak!
LH1-2 PAPER BIRZIKLATUA
LH1. eta 2. mailako ikasleek gozatu dute paper birziklatua egiten. Orain, pazientzia behar dute egindako paperak lehortu arte. Gutxi barru, emaitza ikusiko dute.
DBH4 – BATX1 dB ProiektON
Gure DBH 4.mailako eta Batxilergo ikasleak, urtero bezala, DB Proiekton lehiaketan parte hartu dute. DBH kategorian 4 sariak irabazi dituzte (1goa, 2.a, 3.a, eta 4.a) eta Batxiler kategorian 3 sari lortu dituzte (1goa, 2.a, eta 4.a). ZORIONAK!! Lan bikaina!!
HH YOGURT TAILERRA
HHko ikasleek disfrutatu dute yogurtak egiten eta dastatzen.
OINBUSAren astea
Urtero bezala, gure Oinbusak arrakasta handia du ikasleen artean eta DBH3. mailakoen laguntzarekin, eskolaraino bide jasangarri eta segurua egiten dute.