Archivo de la categoría: 2023-2024
EA2030 BULETINA
Donostiako Eskolako Agenda 2030ean bi ziklotako programari amaiera eman diogu. Aukeratutako Garapen Jasangarrirako Helburua 7. izan da: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea. Eta zehazki, hurrengo leloan oinarritu gara: ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA.
2022-2023 ikasturtean gaiaren inguruko diagnostikoa egin genuen eta horrekin batera, ondorio batzuetara iritsi ginen, lehentasun batzuk markatuz.
2023-2024an berriz, lehentasun horietatik abiatuta esku-hartze plan bat diseinatu eta gauzatu dugu. Hurrengo lerroetan, gure ikastetxean egindako lanketa eta programan barne dauden gainontzeko ikastetxeekin adostutako ekimenak ezagutu daitezke.
DBH3 Ibaialde
Gure ikasleek BAIALDE kanpainan parte hartu dute, non ingurunearen eta pertsonen arteko lotura eta harreman zuzena ezartzen da, ibai-ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertuz.
Molinaoko ibaiaren buruzko datu orokorrak jaso dituzte, baita ibaiaren ezaugarri fisiko eta biologikoei, uraren kalitateari, zaborren presentziari eta gizakiak eragindako inpaktuari buruzkoak ere.
IRAES 4. lana
IRAESeko taldeak 4. lan proposamena aurkeztu dute. Zorionak ikasturte honetan egidako lanagatik!
http://iraes21-ikasleak.blogspot.com/2024/06/4-ataza-la-anunciata.html
LH4 DIPLOMA
Hemen dago LH4. mailako ikasleek lortu dute diploma «Zero zabor uretan» ekimenean parte hartzeagatik. Zorionak!
LH5-6 SCAPE ROOM
Ikasturteari amaiera emateko, LH5. eta 6. mailako ikasleek scape room bat egin dute. Inguru eta mate errepasatu dute froga eta erronka desberdinen bidez. Guztiak gainditu ondoren, kofrea irekitzea lortu dute.
OINBUSAren oparia
Ikasturte honetan Oinbusean parte hartu dutenei opari polit bat banatu zaie.
DBH4 jolasak
DBH4. maiako ikasleak LHko gela guztietan egon dira. Asko disfrutatu dute elkarrekin jolasten.
DONEJAKUE BIDEA – Bideoak
DBH3. mailako ikasleak gelaz gela pasa dira Donojakue bidearen bideoak erakusteko eta haien esperientzia erromesak bezala paratekatzeko. Eskerrik asko!
EUSKADIKO CONFINT 2023/24
Gure DBH eta Batxilergoko ikasleek EAEko CONFINTan parte hartu zuten Urdaibaiko Ekoetxean. Egun zoragarria izan zen Kontsumoaren inguruan hausnartzeko eta hobetzeko konpromisoak hartzeko.