Archivo de la categoría: DENA

EA2030 BULETINA

Donostiako Eskolako Agenda 2030ean bi ziklotako programari amaiera eman diogu. Aukeratutako Garapen Jasangarrirako Helburua 7. izan da: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea. Eta zehazki, hurrengo leloan oinarritu gara: ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA.

2022-2023 ikasturtean gaiaren inguruko diagnostikoa egin genuen eta horrekin batera, ondorio batzuetara iritsi ginen, lehentasun batzuk markatuz.

2023-2024an berriz, lehentasun horietatik abiatuta esku-hartze plan bat diseinatu eta gauzatu dugu. Hurrengo lerroetan, gure ikastetxean egindako lanketa eta programan barne dauden gainontzeko ikastetxeekin adostutako ekimenak ezagutu daitezke.

ASTE SANTUA

Oporretan «El niño que domó el viento» gomendatu nahi dizuegu. Liburuak nahiz filmak, aukera ematen dute energiari buruz pixka bat gehiago ikasteko.

13 urteko mutiko bat zientzia-liburu batean inspiratzen da haize-turbina bat eraikitzeko eta Malawiko bere herria gosetetik salbatzeko. Benetako gertaeretan oinarritua.