Aste osoa eman dugu haien eskubideei buruz hitz egiten eta hausnartzen. Emaitza mural hau izan da, eta egun hau urteko gainerako egunetan garrantzitsua dela gogorarazteko geratuko da.
Archivo del Autor: anunciata
KILO EKINTZA
Azaroan Kilo ekintzarekin Oiartzungo Elikagai Bankurako elikagaiak jasotzen ditugu.
HH3-4-5 ULIA INTERPRETAZIO ZENTROA
Haur Hezkuntzako ikasleak Ulia mendian egon dira. Primeran pasa dute hango parkean jolasean eta menditik ibilbidea egiten eta, bukatzeko, erleen bizitzari buruzko tailer batean parte hartu dute.
BATX1-2 CFM eta DIPC
Bi ikerketa zentrutan egon dira, CFM eta DIPC zentruetan. Estatu mailan oso ongi baloratutako ikerketa zentrutako laborategi ezberdinetan egon dira eta ikerkari ezberdinei galderak egiteko aukera ere izan dute.
DBH3-4 AZTERKOSTA
Urtero bezala, DBHko ikasleak Pasaiako badiaren eremu desberdinetan, uraren kalitatea eta ezaugarrien datuak bildu dituzte.
AZTERKOSTAren helburua ingurune naturala ezagutaraztea eta pertsonek inguru natural horrekin duten lotura ezartzea da, kostaldeko ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertuz.
DBH-LH Zelulak
DBH4. mailako ikasleek laborategian zelula landu dute eta 5. mailakoek ere aprobetxatu dute gizaki eta landare zelulen arteko ezberdintasunak aztertzeko.
LH5 HAZIBERRIA – 1. fasea
5. mailako ikasleak Haziberria proiektuan parte hartu dute. 1. fasean, Ametzagaina parkean egon ziren astigarra, lizarra eta haritzen haziak biltzen. Ondoren, Putzuetako mintegira joan ziren ereinketa egin zuten.
DBH – LH HEZHIZ
Egitasmoaren lehen zeregina euskara erabiltzeko joeran lan egitea da. Horretarako, hizkuntzarekiko jarrerak, balioak eta arau sozialak jorratzen idra, horrela ikasleen usteetan eraginez eta haien hizkuntza-jokabideak aldatzen hasiz.
LH4-5-6 LA LIGA SALUDABLE – Plátano de Canarias
LH4., 5. eta 6. mailako ikasleek «Tercera Edición de La Liga Saludable de Plátano de Canarias, la liga escolar sobre alimentación equilibrada» lehiaketan parte hartzen dute. Scaperoom baten bidez, ohitura osansugarriak lantzen dituzte.
EKORED BILERA
Ikasturte honetako lehenego bilera. Ikasleak, gurasoak eta irakasleak hasi dira ikasturtea antolatzen.