Gure LHko eta DBHko ordezkariak Donostiako beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera, Donstiako Udaletxean bildu dira hiriko puntu beltzei buruzko ikerketa azaltzeko. Oso interesgarria izan da guztien ondorioak entzutea. Zorionak!
LH1. eta 2. mailako ikasleek gozatu dute paper birziklatua egiten. Orain, pazientzia behar dute egindako paperak lehortu arte. Gutxi barru, emaitza ikusiko dute.
Gure DBH 4.mailako eta Batxilergo ikasleak, urtero bezala, DB Proiekton lehiaketan parte hartu dute. DBH kategorian 4 sariak irabazi dituzte (1goa, 2.a, 3.a, eta 4.a) eta Batxiler kategorian 3 sari lortu dituzte (1goa, 2.a, eta 4.a). ZORIONAK!! Lan bikaina!!
Urtero bezala, gure Oinbusak arrakasta handia du ikasleen artean eta DBH3. mailakoen laguntzarekin, eskolaraino bide jasangarri eta segurua egiten dute.