1. HIRUHILEKOA – POSTERRA
HAMAIKETAKO JASANGARRIA
Urtero bezala, gure HH eta LHko ikasleen artean hamaiketako jasangarria banatuko dugu. Hemen dago aurtengo kartela informazioarekin.
LH5-6 PLAIAUNDI
LH5. eta 6. mailako ikasleak Plaiaundiko Ekoetxea bisitatu dute, ondoren, interpretazio-ibilbide bat egin dute eta prismatikoekin hegaztiak ikusteko aukera izan dute.
LH6 LANDAREEN ERREINUA
Landareen erreinuan murgilduta ibili dira LH6. mailan. Talde ikerketa lana egin ondoren, laburpen ormiduriak burutu dituzte.
LH5 – DBH4 zelulak
LH5. mailako ikasleak DBH4.mailako ikaslegoaren eskutik ZELULAK aztertzen aritu dira. Eskerrik asko ZELULAK ikasgaiari buruzko saio praktikoarengatik.
DBH3 EKOLOGIA
DBH 3.mailako ikasleek enpresa bat sortu dute bezeroen beharrak betetzen dituzten produktu ekologikoak sortuz. Prozesu teknologiko horren faseak jarraituz, oraingoan Eraikitze fasea landu dute.
LH DYA ikastaroa
“Altza Felipe” abestiaren doinuari jarraituz Bihotz-Biriken Suspertze (RCP) ariketak egin ditugu. Dibertigarria izan da baino batez ere ikasi dugu pila bat.
DANA
Eskerrik asko familiak! Zuen laguntza izugarria izan da.
DBH4 BIOGIPUZKOA
DBH 4. mailako ikasleak Biogipuzkoan egon ziren. Han ikerlari batzuekin laborategiko praktika batzuk egin zituzten. Adibidez: animalien ehunak ikustea, saguen burmuinak eta untxienak aztertzea, gure DNA etab.